Astekaria

 2013ko urriaren 17 eta 18a

Aste honetan hasi gara lana benetan egiten, hau da orain arte greba eta jaiak izan ditugu IKTko saio gehientan eta honek lan prozesua eragotzi du. Lehengo eta behin Blog bat zabaldu dugu, bakoitzak bana, "blogger"ren bitartez. Bakoitzak gai bat aukeratu behar izan du hau garatzeko, eta gaiak hezkuntza, irakaskuntza eta umeekin lotura izan behar du.

Nire kasuan sukaldaritza aukeratu dut, izan ere, gai miresgarria iruditzen zaidalako. Oso zabala eta arlo ugarietan aplikatu daitekeena, eta gainera umeek gustora egiten duten ekintza da, sortzeko, espresatzeko eta emaitzak gozoak lortzeko aukera paregabea da.

Etxerako, bloga dekoratzeko eta bakoitzaren gustora aldatzeko lana daukagu, aldaketa honekin gure egitea, pertsonala. Eta horretaz gain, miatzea. Gero, proiektuarekin hasi dugu, gure kasuan seiko talde batean jarri gara.

2013ko azaroaren 14 eta 15a

Aste honetako ostegunean, blogarekin egin genuen lan, bertan loturak eta kanpoko estekak jartzen ikasten. Hauen artean, youtube, vimeo, slideshare, html eta horrealakoak erabili ditugu, eta horretaz gain, gure blogean erloju bat eta egutegi bat jartzen ikasi dugu.

Ostiralean, berriz, taldekako proiektuarekin.lan egin dugu. Taldeko arauak ezarri ditugu, eta bakoitzak taldean duen rola (koordinatzailea, teknikaria, idazlea, ...). Gainer, Sites bat zabaldu dugu, bertan lan eta material guztiak jartzeko. Sitesa dekoratu behar izan genuen, edo bestela esanda pertsonalizatu.

2013ko azaroaren 21 eta 22a

Proiektua lantzen zentratu gara aste honetan. Gaitasun digitalari buruzko bi bideo ikusi ditugu, lehengoa Jordi Adell-ena, oso interesgarria izan da, eta era eskematikoan honen barruan dauden puntuak ikusi ditugu. Honen ostean, egin beharreko puntuak jarrraitu ditugu. E2 eta E3 ariketak egin ditugu, lehengoa hipotesiena eta bigarrena gaitasun digitarari buruzko mama kontzeptuala.

2013ko azaroaren 28 eta 29a

Aste honetan, hezkuntzari buruzko web orrialde intersgarriak ikertu ditugu, aurretik ezarrita egon direnak, eta beste batzuk ere, gure kontura bilatu ditugu. Taldekite bakoitzak orrialde bat aztertu du eta hau aztertzeko fitxa bat egin dugu. Orrialde hauen helbideak "Delicious"en jarri diitugu, bertan bakoitzak zabaldutako kontuan.

Aukeratutako eta aztertutako orrialde hauen aurkezpena egin genuen ostiralean. Talde bakoitzetik pertsona bana  irten zen aurkezpena egiten. Guk prestatuta genuen, baina aurretik best talde batek egin zuenaukeratu genuen orrialdearen aurkezpena, hortaz ni irten nintzen inprobisazio bat egitera.

2013ko abenduaren 12 eta 13

Ostegunean, hasteko irakasle ebaluazioa eta modulu lanaren ebaluazioa egin genuen.  Honen ostean, "Glosgster" orrialdean miatu genuen, posterrak digitalki egiteko plataforma bat. Gero "Voki"n hitz egiten duten abatareak egin ditugu, gure proiektu edo blogetan jartzeko html kodea hartuz. Storybird, ipuinak egiteko orrialdea da, argazkia eta testua jarriz. Gainera, jigzone ere ezagutu dugu, puzzleak eta buruhausleak egiteko plataforma. "Bomomo"n marrazkiak egiteko orrialdea ere ezagutu dugu.

2013ko abenduaren 19a

Gaurkoan, orain arte egindako proiektuaren aurkezpena egingo dugu taldeka.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina