2013(e)ko azaroaren 28(a), osteguna

Kaixo irakurle!

Gaurkoan, gauza asko ditut zuekin partekatzeko, miresgarria den sukaldaritzaren mundu honetan. Hortaz, buelta gehiago eman gabe, hasi egingo gara.

Esan beharra dago, niretzat sukaldaritza txikitan hasitako hobi eta ohitura dela, eta honek gaur egun ate ugari zabaldu dizkit. Horregatik izugarri eskertzen diet gurasoei horrelako aukera eskaini izana.

Nire ustez, sukaldean ibiltzea oso ekintza interesgarri eta baliagarria da umeentzat. Gauza ugari ikasteko tresna baita, eta gainera, umeek gozatu egiten dute ikasteaz gain. Beraz, guztiak dira abantailak.
Errezetak bide bikaina dira haurren hezkuntza prozesuan eragiteko. Izan ere, sukaldaritzaren bitartez ahozkotasuna, trebezia eta gaitasun komunikatiboak garatzen dituzte. 
Hona hemen oso interesgarria iruditu zaidan artikulu bat, "eroski consumer"rretik aterara dago, eta nire ustez, baliagarria da umeeak eta sukaldaritza nolabait lotzeko. 

EROSKI CONSUMER