2013(e)ko abenduaren 10(a), asteartea

Artikulotxo bat...

Artikulu interesgarri bat topatu berri dut sarean, eta nahiz eta gaztelaniaz egon, hemen argitaratzea erabaki dut. Bertan umeekin egin daitezkeen ekintzak dira, betiere, sukaldaritzarekin lotuz. Artikulu honen tituloa "involucra a los nilos en la cocina deitzen da". Esteka hemen jarriko dudan arren, garrantzitsuena euskara itzuliko dut. Hauek dira umeeak sukaldean sartzeko zazpi aholku edo ideia:

1) Menua umeekin planifikatzea: asteko menua gurekin batera pentsatzeko aukera ematean datza. Bazkari, merienda, afari zein gosari, eurekin esertzea eta hau erabakiko dugu. Gusto, kolore eta motekin jolastuz, emaitza bikainak lortuko ditugu.


2) Erosketako zerrenda: eurekin egin, edo hobeto oraindik, eurei idazten uztea. Bestelako ideia bat, hozkailuaren aten iman batekin papera jartzea eta behar dena apuntatzeko esan.


3) Erosketak elkarrekin egitera joan: hau oso baliagarria da, izan ere, dendara goazenean janarien jatorriari buruz ikasi eta hitz egin dezakegu umeekin, horrela, gutxika ikas dezaten.


4) Erosketak egin eta gero, gauzak antolatzen lagun dezakete umeek, era honetan, ondo pasatzen duten bitartean, gurasoein lagundu eta etxean lan egiteko ohitura hartzen dute.


5) Umeekin batera sukaldatze oso ekintza polita da, gozatu egiten bai dugu, guk eta eurek ere. Ez da egunero izna behar, baina noizean behin egitearen eraginez, gustua hartuko diote.


6) Musika eta janaria lotzea: errezetak egiterakoan, musika jartzen badugu hobeto pasatuko dugu, eta horretaz gain, musika janariaren jatorriarekin bat baldin badator hobeto izango da, adibidez, pizza bat egiterakoan musika italiarre, eta janari mexikarra denean mariatxien kantaren bat. Hortaz, sukaldea janariarekin eta anbientea aldatuko dugu.


7)Bazkaldu eta gero egiten den mahainguruan oso interesgarria da umeentzat, hitz egiteko aukera bai dute, gaileta gozoren bat jateko, edota nagusiei hitz egiten entzuteko momentua izanda.


Kaixo kaixo!

Begira ze errezeta polit, erraz eta dibertigarri aurkitu dudan umeekin egiteko! Niri behintzat tripa dardarka hasi zait argazkia soilik ikusita. Ez da sarri egiteko zerbait, baina ziur nago prozesua eta emaitza kolorez betetako opariak direla!



Karameluzko sagarrak!

GOZOGINTZA!


Berriz ere hemen gaude sukaldaritzari buruz hitz egiteko prest. Eta gaurkoan, gozogintzan zentratuko gara, umeei gehien gustatzen zaien sukaldaritzaren atala baita, izan ere, prestatu eta gero, eurek egindako jaki gozoak egitea izugarrizko saria da.

Hala ere, honekin jarri baino lehen duda ugari sortzen dira helduengan. Hauetako bat arriskuak dira, hau da, egingo den errezetan, erretzeko edo mozteko arriskurik ez egotea ziurtatu behar gara, baina era berean, gehiengoak gustoko duen emaitza lortzea ezinbestekoa da.


Gu eskolan sukaldean aritzen ginen noizbait, eta plastikako saio bezala ikusten genuen, bertan eskulanak egiten bai genituen azken finean, baina, honek abantail bat du, emaitza jangarria dela!

Gozogintzan aritzen garenean atal anitz aurki ditzakegu, hasteko, osagai eta nahasketekin erlazionatuak, baina gero gaileta edo postreen formak egitean, hau libreki egin dezaketelako. Hortaz, ondorioztatu dezakegu gozogintzak oinarri ludikoa duela nolabait.

Irin, azukre, gurin, arrautz, txokolate, ...umeek gustoko dituzten milaka osagai eta errezeta ugari daude, bakoitzaren irudimena eta sorkuntza libre uzten dituztenak!





2013(e)ko azaroaren 28(a), osteguna

Kaixo irakurle!

Gaurkoan, gauza asko ditut zuekin partekatzeko, miresgarria den sukaldaritzaren mundu honetan. Hortaz, buelta gehiago eman gabe, hasi egingo gara.

Esan beharra dago, niretzat sukaldaritza txikitan hasitako hobi eta ohitura dela, eta honek gaur egun ate ugari zabaldu dizkit. Horregatik izugarri eskertzen diet gurasoei horrelako aukera eskaini izana.

Nire ustez, sukaldean ibiltzea oso ekintza interesgarri eta baliagarria da umeentzat. Gauza ugari ikasteko tresna baita, eta gainera, umeek gozatu egiten dute ikasteaz gain. Beraz, guztiak dira abantailak.
Errezetak bide bikaina dira haurren hezkuntza prozesuan eragiteko. Izan ere, sukaldaritzaren bitartez ahozkotasuna, trebezia eta gaitasun komunikatiboak garatzen dituzte. 
Hona hemen oso interesgarria iruditu zaidan artikulu bat, "eroski consumer"rretik aterara dago, eta nire ustez, baliagarria da umeeak eta sukaldaritza nolabait lotzeko. 

EROSKI CONSUMER




2013(e)ko urriaren 18(a), ostirala

Ongi etorri!

Ongi etorri sukaldaritza zaleak zaretenoi!


Honakoa nire lehen blog-a da eta bertan sukaldaritzarekin harremana duten gauzak partekatuko ditut zuekin  Elkarrekin sukaldeko jaun eta jabe bilakatu gaitezen. Niri sukaldaritza gustatzen zait, eta zuek ere nire hobby-a den honetan parte hartzera animatu nahi zaituztet. Mota askotako errezetak egingo ditugu, Euskal Herrian tipikoak direnetik hasita, beste kulturetako plater ugaritik igaroz.


Beraz, prestatu zuen ahosabaiak eta goza dezagun zaporeetaz!