2014(e)ko urtarrilaren 8(a), asteazkena

Marrubizko irabiakia!

Udako egun beroetan nori ez zaio gustatzen irabiaki fresko bat edatea? heldu edo ume, berdin du! Guztiontzako gozoa den errezeta erraz hau egiten ikastea oso garrantzitsua da, ez baita inoiz ahazten...


Osagaiak:
  • 600 gramo marrubi
  • 4 arrautz
  • 200 gramo azukre
  • Litro erdi esne
  • 100 gramo esnegain (likidoa)
Egiteko era:
  1. Marrubiak garbitu eta hostoak kendu.
  2. Esnearekin batera iragazkian birrindu.
  3. Gorringoak irabiatu, azukrerik gabe. Ondo irabiatuta daudenean, marrubizkoa krema gehituko diogu.
  4. Egindako krema berotu maria bainuan, eta loditu arte irabiatu (eskuz).
  5. Izozkailuan sartu ordu eta erdiz.
  6. Zuringoak elur puntuan jarri.
  7. Marrubizko krema izozkailutik atera, irabiatu eta esnegain eta zuringoekin nahastu.
  8. Sartu berriz izozkailuan ordu betez.
  9. Atera eta irabiatu!
ON EGIN

Krepak, gaziak edo gozoak! Zer nahiago?

Ezagutzen dituzue krepak? Nik oso gustoko ditut, eta espero dut zuei ere gustatzea. Errezeta oso erraza da, eta oinarria denez, hau da, guk masa egiten dugu, eta gero bakoitzak nahi duenarekin betetzen du, gazia edo gozoa izanda...Probatu nahi duzu? Goazen ikastera orduan!

Osagaiak:
  • 2 edalontzi esne
  • 2 edalontzi urun
  • 2 arrautz
  • Royal (legamia) sobre bat
  • 3 koilarakada azukre.
Egiteko ere: (orea aurreko egunean egiten bada hobeto)
  1. Osagai guztiak nahasi eta irabiatu
  2. Zartagin bat gurinagaz zikindu eta bertan frijitu. Goiko partea burbuilaz beteta dagonean eman beharko zaio buelta krepeari.
Azaldu dugun era krepek gozoak egiteko errezeta da, eta jateko, mermeladaz, txokolate kremaz, gazta kremaz igurtzi dezakegu. Baina, berriz, gure krepak gozoak izatea nahi ezkero, errezeta berdina erabiliko dugu, baina 3 koilarakada azukre bota beharrean, gatz pixka bat gehituko diogu. Eta betegarri moduan, gazta eta urdaiazpikoa, txanpinoiak, okela, ... erabil dezakegu.


Barazki lasagna!

Ume askori ez zaizkie barazkiak gustatzen, baina agian prestaten ditugun moduaren arabera zaporea eta presentzia guztiz aldatzen da. Adibidez, probatu al duzue barazki lasagna bat? Umeek okelezkoak maite dituzte, baina zergatik ez barazkikoak?

Aukitu dudan bideo honetan brokolia da osagai indartsuena, baina beste edozein barazki erabil dezakegu, espinakak adibidez. Gainera, barazkikoa soilik izatea nahi ezean, okel xehatua ere erabil dezakegu pisu bat egiteko.

Era guztietan gozo gozo egongo da! ON EGIN


2014(e)ko urtarrilaren 7(a), asteartea

Jogurt krema frutekin!

Postreak ez dira soilik pastel eta tartetara murrizten, kremak eta moussak ere gozo gozoak dira, eta gainera, askoz ere digestiboagoak. Umeekin ikasten ari garenez, errezeta erraz eta arrisku gabekoak egiten saiatu behar gara, eta oraintxe azalduko duguna paregabea da. Probatu al duzue jogurt krema fruituekin? ikus dezagun nola egiten den postre ikaragarri hau...

Osagaiak:

  • Marrubiak
  • Banana
  • Mandarinak
  • Kiwiak
  • Masustak
  • Madariak
  • Jogurt naturalak
  • Esne kondentsatua
  • Limoi bat
Egiteko era:
  1. Frutak garbitu, zurituko eta zatituko ditugu. 
  2. Bol batean fruta zati guztiak botako ditugu.
  3. Limoiarekin zukua egingo dugu, eta fruta zatiz betetako bolean isuriko dugu. Eta ordu betez atseden hartzen utziko dugu.
  4. Yogurrak eta esne kondentsatua nahastuko ditugi, krema homogeneo bat lortu arte.
  5. Frutekin egindako nahasketa eta jogurt eta esne kondentsatu krema nahastuko dugu.
  6. Krema hau hotz jan behar da, eta kanela pixka bat bota dakioke zaporeak indartzeko.

Pizza errazak!

Nori ez zaio pizza gustatzen? Gozoa eta zapore ugarikoa izan daiteke. Erraza eta gure gustora egingo dugu!

Osagaiak:

  • Hostopila
  • Tomate frijitua
  • Urdaiazpikoa
  • Hirugiharra
  • Tipula
  • Mozzarela gazta
  • Cheddar gazta
  • Emmental gazta
Nola egin:
  1. Hasteko, hostopila labeko erretiluan zabalduko dugu, labe paperarekin.
  2. Hostopilaren gainean, tomate frijitua botako dugu, eta hostopilaren azalera estaliko dugu guztiz.
  3. Urdaiazpikoa eta hirugiharra zatitu eta tomatearen gainean botako ditugu zatitxoak.
  4. Tipula txikitu eta aurrekoaren gainean jarriko dugu.
  5. Gazta guztiak birrinduta daudelarik, pizzaren gainean jarriko ditugu, guztia esatali arte.
  6. Amaitzeko, labean sartuko dugu gazta urtu arte.
ON EGIN!


Enpanadilak!

Sukaldaritzen ezinbestekoa da gustoko dugunarekin jolastea eta gero gozatu ahal izatea! Horretarako, enpanadilak egiten ikasiko dugu orain, errezeta fazil eta zabala benetan. Plater hau era askotara egin daiteke, betegarri desberdinak erabiliz, bai gozoak edo gaziak izanik:


Osagaiak:
  • Enpanadillak egiteko olatak
  • Arrautz egosi, hegalabur (latazkoa), eta tomatea
  • Gazta eta urdaiazpiko egosia
Egiteko era:
  1. Bol batean arrautz egozi zatitxoak, hegalaburra eta tomatea bota. Nahastu.
  2. Enpanadilla olatak hartu eta bakoitzean lehengo pausuan egindako masa sartu. Tolestu eta sardezka batekin olata itxi.
  3. Enpanadilla olatak hartu eta bakoitzean urdaiazpiko egosi eta gazta zati bat sartu. Tolestu eta sardezka batekin olata itxi.
  4. Enpanadilla guztiak prest daudenean, labean sartuko ditugu olatak gorritu arte.

Brotxetak, fresko eta gozoak!

Nola ez! Oraingoan frutazko brotxetak egiten ikasiko dugu. Errezeta erraz, osasuntsu eta koloretsua! Nire ustez, oso polita da postre hau prestatzea, hortaz, ikus dezagun nola egin:

Osagaiak:
  • Marrubiak
  • Bananak
  • Kiwiak
  • PiƱa
  • Melokotoiak
  • Sagarrak
  • Mandarinak
  • Brotxetetarako palu luzeak
Egiteko era:
  1. Frutak zuritu (behar izanek gero) eta garbitu.
  2. Frutak nahi dugun neurrian zatitu, kuboak, borobilak, ...
  3. Fruta zatitxoak makiletan sartu
  4. Nahi izanez gero, txokolate urtuarekin estali daitezke brotxetak, baina askoz freskoago eta osasuntsuagoak dira ezer gabe.

Barku pirata!!! mmm

Beti gogoratuko dut pastel hau. Txikitan urtebetze jaietan egiten bait genuen etxean. Aitak eta nik egiten genuen gehien bat, eta arrakasta itzela izaten zuen nahiz eta funtsean oso sinplea izan. Etxean barku pirataren formarekin egiten genuen gehienetan, baina forma ugari egin daitezke, irudimena besterik ez da behar, adibidez, trenak, herri bat, ...

Osagaiak:
  • Gailetak karratuak (borobilak, karratuak, angeluzuzenak, izan daitezke .... aukeratu dugun formaren arabera).
  • Gurina
  • Azukre pixka bat
  • Gozogintzarako txokolatea
  • 2 gorringo
  • Esne hotza
  • aluminiozko papera
Egiteko era:
  1. Gurina eta azukre nahastu, eta gero oso ondo irabiatutako gorringoak gehituko ditugu.
  2. Txokolatea eta aurrez egindako krema maria bainuan jarriko dugu.
  3. Esne hotza plater sakon batean jarri. Aluminiozko papera mahai gainean zabaldu.
  4. Gailetak banan banan esne hotzean busti, kontu handi izanda (gehiegi buztiz gero, apurtu daitezke) eta bost gailetako lerro bat egin, aluminiozko paperaren gainean.
  5. Egindako lerroa maria bainuan prestatutako txokolate kremarekin estali.
  6. Bost gaileta gehiago busti eta besteen gainean jarri, eta gero txokolatearekin estali. prozesu hau estali nahi dugun altuera lortu arte.
  7. Gaileta guztiak jarrita daudenean, pastela txokolate kremarekin estaliko dugu.
  8. Dekorazio bezala, lakasitoak, gominolak eta gozokiak erabiliko ditugu. Gainera, pastela anbientatzeko, piraten banderatxoak jarri ditzakegu.
  9. Amaitzeko, eta gozoago egon dadin, hozkailuan sartuko dugu bi orduz.

Intxaur eta gailetazko bolatxoak



Osagaiak:
  • 125 g intxaur (azalik gabe)
  • 125 g gaileta, "Maria" integralak
  • Melaza edo almendra esnea
  • Sesamoa

Nola egin:
1. Gaileta eta intxaurrak hauts bihurtu. 
2. Dena bildu melaza edo esnea erabiliz, masa bat lortu arte
3. Bolatxoak egin eta sesamoz estali.

2014(e)ko urtarrilaren 5(a), igandea

Ideia onak!

Kaixo sukaldari!!!

begira zer nolako berria topatu nuen aurreko egunean! Horrelako egitasmoen alde nago, umeek sukaldatzen ikasteko tailerreri indarra eman beharra dago, orainaldia eta etorkizunerako alde positiboak baitutu...