2013(e)ko urriaren 18(a), ostirala

Ongi etorri!

Ongi etorri sukaldaritza zaleak zaretenoi!


Honakoa nire lehen blog-a da eta bertan sukaldaritzarekin harremana duten gauzak partekatuko ditut zuekin  Elkarrekin sukaldeko jaun eta jabe bilakatu gaitezen. Niri sukaldaritza gustatzen zait, eta zuek ere nire hobby-a den honetan parte hartzera animatu nahi zaituztet. Mota askotako errezetak egingo ditugu, Euskal Herrian tipikoak direnetik hasita, beste kulturetako plater ugaritik igaroz.


Beraz, prestatu zuen ahosabaiak eta goza dezagun zaporeetaz!